XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, Keizerek uko egin zion ideia horri eta Toby haren artxibuetan ba ote zegoen ala ez ere ez zien esan.

- Nahikoa da hiru laguntzaile - esan zuen, kopeta belztuz.

Guztia erabat isilpean edukiko zutela espero zuen, esan zienez.

Ez zioten inori aipatu behar haren asmoa, ezta Toby bezalako adiskide minei ere.

Paulek begi ertzaz arakatu zuen Hotel Amerikarreko kafetegiko leihoen ondoan esertzen zen jendea.

Goraino beterik zegoen.

Bezeroren bat alde egiteko jaiki bezain laster, zutik zain egondako beste batzuek hartzen zuten haren lekua.

Bere eskubitara, autoak bizkor zebiltzan kale nagusitik, zubiko beste aldetik; ezkerreko aldean, ordea, giro lasaia zegoen erabat.

Leku egokia aukeratu ote zuen?

Ordu erdi zeraman han.

Norbait atzetik hurbiltzen zitzaiola ohartu zen; aldamenean jarri zitzaion azkenik.

Adin beretsukoa zen.

- Kaixo! - esan zuen ezezagunak; Paulek ez zion erantzun agurrari -.

Louis dut izena - Paulek erantzunik ez orduan ere -: Jasan dezakezun guztia jasan duzu dagoeneko, ezta?

Alditxo ederra pasatu duzu hemen.

Zuri begira egon naiz.

- Zoaz infernura! - esan zuen Paulek.

- Uste dut zuri laguntzeko moduan nagoela.